Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/05/10
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Aduna

?

Agurra 

Aduna
Aduna
Alkatearen Agurra

 Ongi etorri Adunako Udalaren web orrialdera.


Teknologi berriek eskaintzen dizkiguten aukerak erabiliz, alde batetik, gure berri eman nahi dugu mundu zabalean zehar, eta, bestetik, Udalaren informazioa etxeetan edukitzeko eta Udal administrazioarekin harreman estuagoak izateko aukera eskaini nahi diegu herritarrei.

Adunaz kanpotik ikusten bagaituzu, Euskal Herriko bihotzean kokatutako udalerri txiki bat garela ohartuko zara. Web orrialde honetan ikus ditzakezun turismo-, gastronomia- eta ostatu-aukerak erabiliz, gure herria pertsonalki ezagutzeko gonbita egiten dizut. Egon ziur ongi hartua izango zarela, eta ezagutzea merezi duen leku lasai bat aurkituko duzula.

Zuri, Adunako herritar horri, esan espero dudala goian aipatutako helburuak lortzeko balio izatea orrialde honek. Gu gure aldetik, saiatuko gara orrialde dinamiko bat izan dadin, hau da, momentu bakoitzean herritarrentzat interesgarriena izan daiteken informazioa bertan egon dadin, eta noski, egunetik egunera hobetzen joan dadin. Horretarako, nola ez, oso kontuan izango ditugu zure iradokizunak.

Eskerrik asko web orrialde hau erabiltzeagatik


| Herriko Plaza, z/g 20150 ADUNA. Tfnoa: 943692571 Fax 943690262 | © Adunako Udala. IFK P2000200-B