ETXEBIZITZA SALGAI
===============================================
Gogorarazten dizuet Adunako Amalkor kaleko 3-1 A helbideko etxebizitza erosteko apuntatzeko epea : otsailaren 21en bukatzen dela.
Informazioa eta dokumentazioa udaletxean duzue edota web orrian lor dezakezue.
MARTXOAK 8. EMAKUMEEN EGUNA.
===============================================
Bilera, Otsailaren 7an, asteartea, Liburutegian., arratsaldeko 18:30tan
Bigarren bilera da, eta zalantzak eta proposamenak aztertuko dira. Animatu!
LIBURUA: HIRU MARIAK
===============================================
Arantxa Urretabizkaiaren “Hiru Mariak” liburu berria irakurtzera gonbidatzen dizuegu, eta emakumearen egunaren inguruan egingo den ekitaldien barruan literatur tailerrean parte hartzera animatu nahi dizuegu.
Liburua liburutegian lor dezakezue. Erraz irakur daiteke eta nobela interesgarria da.
AZPIEGITURA HANDIAK GELDITU
===============================================
Jakinarazten zaizue urtarrileko plenoan udalak mozio bat onartu zuela azpiegitura handiak gelditzeko eskatuaz : erraustegia, Pasaiako superportua, Zubietako espetxea, Abiadura Handiko Trena, etab.
Bertan honako manifestazioan parte hartzera deitzea onartu zen:
OTSAILAK 4: Donostiako Bulevarretik, arratsaldeko 5:30etan.