ETXEBIZITZA SALGAI.
===============================================
Adunako Amalkor kaleko 3-1 A helbideko etxebizitza erosteko saltzaileari proposatuko zaizkion pertsonak hautatzeko deialdia egin da.
Etxebizitza erosteko interesa daukatenek izena eman beharko dute Adunako udaletxean iragarkia GAO-n argitaratzen denetik hogeita sei egun igaro bitartean.
Prozesua arautuko duten baldintza pleguak Adunako udalean eskuratu ahalko dituzue.
ADINEKOEN IKERKETA.
===============================================
Aiztondo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bi gizarte langile Adunako 70 urtetik gorako herritarrekin harremanetan jarriko dira elkarrizketa bat egiteko.
Gaia zuen beharrak ezagutu eta Aiztondo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutaraztea izango da.
MARTXOAK 8. EMAKUMEEN EGUNA.
===============================================
ABIADURA HANDIKO TRENA
===============================================
Jakinarazten zaizue obrekin hasteko, urtarrilaren 16an Estatuko Aldizkari Ofizialean espropiazioen anuntzioa argitaratu zela.
Alegazioak edonork jarri ditzake urtarrilaren 31 baino lehenago. Informazioa udaletxean izango duzue.
ALKATE BERRIA
===============================================
Jakinarazten zaizue 2012-1-24ko Plenoan Josu Amilibiak alkate kargua hartu zuela.
HERRITARREN DEIALDIAK.