Adunako Udala 2004 urtean sartu zen Tokiko Agenda 21en prozesuan (tokiko garapen iraunkorraren alde lan egiteko prozesua), Ernioaldeko Udaltalde 21en proiektuaren baitan. Honakoak dira Tokiko Agenda 21en mugarri nagusiak:
- Aalborreko Itunaren sinadura (2006)
- Udalerriko garapen iraunkorraren inguruko diagnostikoaren idazketa (2005-2006)
- Herri-batzarren antolaketa
- Adunako iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren diseinua eta udalbatzan onartzea (2006, 2007)
- Adunako Udala Udalsarea 21en sartzea (Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea), 2007
- Adunako herri-eskolan Eskolako Agenda 21 hezkuntza programa martxan jartzea (2007ko iraila)
- Komunikazio eta sentsibilizazio ekintzen antolaketa (2005 urtetik)
- Adunako iraunkortasunerako I. Ekintza Planaren ezarpen mailaren ebaluazioa (2009)
- Tokiko iraunkortasun adierazleen kalkulua (2010)