Azaroak 16, Kultur Aretoaren inaugurazioa.
17:00etan, pelikula Kultur Aretoan.
19:00etan, merienda.
Azaroak 17, astelehena.
20:00etan, Mahaingurua. Gaia: Kirola “obsesioak eta erronkak” Kultur Aretoan.
Kideak: Moderatzailea: Aitor Elduaien Medikua: Iñaki Arratibel eta Kirolari eta ezindu fisikoak: Hilario Olano (txirrindularia) eta Mikel Garmendia (saskibaloi jokalaria).
Azaroak 18, asteartea.
20:00etan, Ipuin irakurketa Kultur Aretoan.
“GREZIA ZAHARREKO ISTORIOAK” (Musikaren laguntzarekin).
JUAN KRUZ ETA OIHANE IGERABIDE (Helduentzako emanaldia)
Azaroak 19, asteazkena
20:00etan, Aduna eta El Salvadorreko Segundo Montes Komunitatearen anaieratzea.
Azaroak 20, osteguna.
20:00etan, Hitzaldia “Euskal Curriculuma” Euskal Herriak Bere Eskola (HEBE) ko kide batek emango du Kultur Aretoan.
Azaroak 21, ostirala.
18:30etan, elizan Musika Kontzertua. Loatzo Musika Eskolakoek “Santa Xexili”ko emanaldia egingo dute.
21:30etan, Txulobi Elkartean Mus txapelketa.
Azaroak 22, larunbata.
Goizetik herriko abesbatzak beste herri batzuetako partaide batzuekin kalejira kantatuz egingo dute.
Arratsaldeko 5etan, Kiki eta Koko pailazoak “Ni natura naiz” Ondoren, barrikotea, taloak, gaztainak...
Azaroak 23, igandea. Txerri Boda herriko plazan.
8:00etan txerriari harrera, eta ondoren txerri-boda.
Odolkiak eta txorizoak nola egiten diren erakusketa, pintxoak, barrikotea... Astiasaran anaiek eta Juan Mari Beltranek alaiturik.
14:00etan, herri –bazkaria.
Oharra: Tiketak hartzeko: azaroaren 17a baino lehen, Uztartza aterpetxean.