Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/02/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Aduna
    Laguntza

Historia 

Adunak herrixka maila besterik ez zuen izan 1386 urterarte, Tolosari elkartu zitzaion urterarte ain zuzen ere. Elkarte horrek Tolosarekiko menpekotasuna eman zion pertsona eta ondasunei zegokienez baina errenten eta bere mendien kudeaketa mantentzeko ahalbidea ere ematen zion Adunari. Dena den elkarte hitzarmen horrek zekarren klausula batek, gastu amankomunei buruz hitzegiten zuen klausula batek ain zuzen ere, bi aldeen arteko liskarra piztu zuen. Liskar horrek ekarri zuen auzia Adunak galdu zuen azkenean eta Tolosatik banantzeko erabakia hartu zuen.
1450.urtean, Tolosarekin 60 elkartua egon ondoren, Donostiarekin elkartzen da eta honek Tolosa eta Donostiaren arteko tirabirak ekartzen ditu. Ika-mikak 1478.urtean bukatu ziren Aduna Donostiari definitiboki elkartu zitzaionean nahiz eta Donostia Tolosa baino askoz ere hurrutiago egon Adunatik.
XIX mendean, 1883. urtean zehazki, Adunak hiribildu izendapena lortu zuen beste herriekiko independentzia osoa lortuz.


| Herriko Plaza, z/g 20150 ADUNA. Tfnoa: 943692571 Fax 943690262 | © Adunako Udala. IFK P2000200-B