Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/03/21
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Aduna

?

Datuen babesa 

Datuen babesa

Izaera pertsonala duten datuei dagokienez, Adunako udaleko egoitza elektronikoa ez da datuak lortzeko iturri publiko bat; eta beraz, bertan argitaratutako datu pertsonalak ezingo dira berregin edo erreproduzitu ez osorik eta ez zatika ere, eta era berean ezingo dira igorri edota erregistratuak izan informazio jasotzaileen bitartez, baldin eta interesdunek  baimena ematen ez badute.

Udanako Udaleko egoitza elektronikoan bereziki zenbait akta eta erabakietan datu pertsonalak argitaratzen direnean argitaratzen dira soilik indarreko legediak ezartzen dituen publizitate eta parte-hartze printzipioak betetzearren.

Udalak datu pertsonalak dituzten fitxategiak sortu eta datu horiek kudeatu behar ditu esleituta dauzkan eskumenez baliatzeko. Udanako Udalak Datuak Babesteko Euskal Bulegoan aitortu ditu bertako fitxategiak.

Udalaren helburua da datu pertsonalak babesteko araudia betetzea, udalarekin harremana duten pertsonen datuak eskatzean, jasotzean, tratatzean, erabiltzean edo lagatzean. Horregatik Udalak, norbaiti datu pertsonalak eskatu baino lehen, ondoko informazioa ematen sahiatuko da:
 
  • a) Datu pertsonalen fitxategi edo tratamendu bat dagoela, datuak zertarako biltzen dituen eta informazioaren hartzaileak nor edo nortzuk diren.
  • b) Egiten zaizkion galderak derrigorrez ala borondatez erantzutekoak diren.
  • c) Datuak ematearen edo ukatzearen ondorioak.
  • d) Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera duela.
  • e) Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta helbidea.
 
(Indarreko legediaren arabera ez da beharrezkoa izango b), c) eta d) idatz-zatietan jasotzen den informazioa ematea, baldin eta informazio hori argi ondorioztatzen bada eskatzen diren datuak ikusita edo datu eskea zein egoeratan egiten den ikusita).

 
AZEA ESKUBIDEAK: ATZIPENA, ZUZENKETA, EZEREZTEA eta AURKA EGITEA
 
ATZIPEN ESKUBIDEA

Herritarrek eskubidea dute udalak tratatzen dituen euren datuen berri galdetzeko, datu horien jatorria ezagutzeko, eta datu horiekin zein komunikazio egin diren eta zein komunikazio egingo diren jakiteko.
Atzipen eskubidea hamabi hilabeteko denbora tarteetan edo handiagoetan bakarrik erabil daiteke. Edonola ere, salbuespena egingo da interesdunak interes legitimoa egiaztatzen badu, eta eskubidea lehenago erabili ahal izango du.

ZUZENTZEKO ESKUBIDEA

Datuen titularrak seguru dakienean fitxategi batean tratatzen dituzten bere datu pertsonalak ez direla zehatzak, ez direla egokiak, ez daudela osorik edota gehiegizkoak direla, udalari eskatu ahal izango dio datu horiek arteztu, zuzendu edo osatzeko, eta udalak eskatutakoa egin beharko du.


EZEREZTEKO ESKUBIDEA

Datuen titularrak datuak ezerezteko eskatu ahal izango dio udalari eta udalak eskatutakoa egin beharko du baldin eta:
  • Datuak ez badira beharrezkoak eta bereizleak hasierako helbururako.
  • Datuak bildu zirenean zegoen helburua betetzeko behar zen epealdia igaro bada.
Hala ere, datu pertsonalak gorde egin beharko dira xedapen ezargarrietan ezarritako epeek edo interesatuaren eta tratamenduaren ardura duen udalaren eta pertsonaren arteko kontratu-harremanetan ezarritako epeek irauten duten bitartean.
 
AURKA EGITEKO ESKUBIDEA

Herritarrak udalak egiten duen datu tratamendu bati aurka egiteko eskubidea du, aldez aurreko adostasuna beharrezkoa ez den kasuetan ere, baldin eta herritarraren egoera pertsonala dela-eta arrazoi sendo eta legitimoak badaude.
Interesdunak edonoiz egin diezaioke aurka datu tratamendu bati, nahiz eta aurretik adostasun agertu izan (adostasuna beharrezkoa den kasuetan).
Atzipen, Zuzentzeko, Ezerezteko eta Aurka egiteko eskubideak indarrean jartzeko, eskaerak honako helbidera bidali behar dira:
ADUNAKO UDALA / AYUNTAMIENTO DE ADUNA
Herriko plaza, z/g
20150 Aduna 

| Herriko Plaza, z/g 20150 ADUNA. Tfnoa: 943692571 Fax 943690262 | © Adunako Udala. IFK P2000200-B