Fecha actualización:
  • Fecha Última actualización: 16/10/2009
Seleccione su idioma:
imprimir enviar Aa Aa
Aduna
    Ayuda

euskaldunizar las empresar 

impulsar el euskara en las empresas.

ADUNAKO UDALAK ABIAN JARRI DU HERRIKO ENPRESETAN EUSKARA BULTZATZEKO PLANA

Adunako Udalak herriko enpresetan euskararen erabilera sustatzeko plana jarri du abian, Galtzaundi Euskara Elkartearekin sinatutako hitzarmen baten bidez. Plana asmo handikoa da, herriko 90 enpresa sartuko baitira egitasmoan: lehenengo, udalak gutun bat bidaliko die enpresei, udalerri euskaldunetan lan munduak ere euskararen aldeko neurriak hartzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko, eta, gutunak bidali ondoren, Galtzaundiko teknikari bat harremanetan jarriko da enpresetako arduradunekin, bisita bat egin eta enpresan euskararekin zer-nola jokatzen duten neurtzeko. Prozesu horretan Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) hizkuntz normalizatzaile batek ere laguntza emango du.

Helburu nagusia 2009. urtea amaitu aurretik enpresekin hartu-emanetan jartzea eta euskararen erabilera neurtzea da, aurrerantzean udalak eskain ditzakeen laguntzak enpresen egoeretara ahalik eta egokituenak izateko. Printzipioz, gutunak bidaltzea eta enpresaz enpresa bisitak egitea egitasmo luzeago baten aurreneko urratsa izango da, baina urte bukaera aldera egitasmoaren bultzatzaileek emaitzak baloratuko dituzte; tartean, bestelako faktore batzuek duten eragina (krisialdiak, adibidez).

Enpresekin ez du inoiz horrelako lanketarik egin Adunako Udalak, baina Galtzaundirekiko hitzarmena ez da zerotik abiatuko; izan ere, Adunan badira dagoeneko euskararen aldeko neurriak hartzen hasita dauden hainbat enpresa. Esate baterako, sei enpresak Bai Euskarari Zirutagiria dute, eta beste batzuek, ziurtagiririk ez duten arren, euskararen aldeko apustua egin dute hainbat zereginetan. Gainera, etorkizunera begira, Adunako Udalak erabaki garrantzitsuak hartu ditu, oraindik eraiki gabeko industriaguneetan errotulazioa euskaraz edo ele biz jartzea erabaki baitu, plan partzialen bidez.

Adunako Udalak konpromiso ugari hartu ditu euskararekin: UEMAn sartzeaz gain, barne erabilera planak onartu eta abian jarri ditu, merkatarien artean euskarazko materiala banatu du, bestelako kanpainak ere bultzatu ditu... Nolanahi ere, orain arte hankamotz geratu da enpresekiko lanketetan, nahiz eta enpresek ikaragarri baldintzatu herriko bizitza. Hartara, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitan, lan munduan eragiteko plana onartu du.

Horrenbestez, Adunako Udalak eta Galtzaundi euskara elkarteak dei egin diete herriko enpresei Galtzaundiko teknikariari erraztasunak emateko eta euskararen aldeko neurriak hartzeko, Adunako euskararen normalizazioan urrats garrantzitsua delako.


| Herriko Plaza, z/g 20150 ADUNA. Tfnoa: 943692571 Fax 943690262 | © Adunako Udala. IFK P2000200-B